XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), orretarako egoki diran beste eratara naiz gure sasoian Eleizaren artzaiñak onartu ta sortutako beste edozelako goragarrizko modutara.

Gogoratu begie, baiña, otoitzak idazti doneen irakurketa lagundu bear dauala, Jaungoikoaren ta gizonaren arteko alkarrizketa sortu daiten.

Otoitz egitean beragaz itz dagigu ta Jaungoikozko berbak irakurtean bera entzuten dogu.

Bidaliengandiko irakaspena eurakan dabe-ta Gotzaiñei dagokie bere ardurapeko eliztarrak eskolatzea, Jainkoagandiko idaztiak bear dan lez erabilli dagiezan, batez bere Itun Barrikoak eta lenen-lenen Barri Ona.

Zelan, baiña?.

Idazti Deunen itzulpenak egiñaz, bearrezko ta ezinbestezko diran oarpenez orniduak, Eleizaren semeak ziurki ta onuraz Idazti Doneakaz etxekotu daitezan ta euron gogoaz bete daitezan.

26. Orretara, Idazti Doneak irakurriz eta ikasiz, zabal ta argi bedi Jaungoikoaren itza.

Agerpenaren ondasuntegiak, Eleizari emonikoak, bete dagizala gero ta geiago gizonen biotzak.

Eukaristia sarri erabilliaz Eleizaren bizitza azitzen dan antzera, betor gogo-bizitzaren eragite barria, andiagotzen doan Jaungoikoaren itzaren gurtzatik, berak betiko irauten dau-ta.